Mutiloako Ostatua

Herriko Plaza, z/g, 20214 Mutiloa, Gipuzkoa
943 801 166
Mutiloako Ostatuak ia laurogeita hamar urte daramatza jendeari jaten ematen eta belaunaldi ezberdinak mahaiaren bueltan elkartzen. Urte hauetan guztietan, arduradun ezberdinek eutsi diote ostatuari zabalik. Taberna eta jatetxea izateaz gain, ostatu hartzeko aukera ere eskaintzen du, eta Mutiloako topagune nagusietako bat izaten jarraitzen du.



























