OSTATUAK

Bidaniako Ostatua

Hernioren magalean, parrilla da Bidaniako Ostatuko sukaldaritzaren ardatzetako bat. Arkumeak, antxumeak, txerrikumeak edota oilasko erreak, eta beste hainbat plater tradizionalek osatzen dute mahaiaren bueltan lasai gozatzeko pentsatutako eskaintza. Urte asko daramatza zabalik, eta Bidaniako topagune nagusietako bat izaten jarraitzen du, bai herritarrentzat, baita mendiko ibilbideek eta Gipuzkoako barnealdeko paisaiak erakarrita hurbiltzen direnentzat.

Ostatu honi buruz

Plater nagusia

Txerri-masailak

Gipuzkoako baserrietako tradizioari eta askatasunean hazitako bertako txerriaren berreskurapenari lotuta, bertako sukaldaritzak ondare hau omentzen du masailak bezalako platerekin: su motelean egiten dira, testura onarekin eta zaporez beteta geratu arte, salda murriztu batekin, ebakitzean ia desegiten diren arte.

Txerri-masailak 1

Luzatzeko planak

  • →Bidania-Goiatz herria bisitatu.
  • →Hernio mendira igo.
  • →Bidaniko Urdapilleta baserria bisitatu eta Euskal Txerria gertutik ezagutu.
  • →Barnealdeko Donejakue Bidearen etapa bat egin.

JANARIAK

AAAOOLI☼☾

Goizez eta gauez. Bidaiatu aurretik zuzenean galdetu ordutegi bereziak baieztatzeko.

Kontaktua

Bidania Gunea 2, behea, 20496 Bidania-Goiatz, Gipuzkoa

943 255 740 / 608 785 283